XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Honela, Russel-ek gertakari batzuren existentzia baieztatu zuen, gertakari horien faktikotasuna, errealitateak zerikusirik ez duelarik ezagunak izatearekin ala ez.
Gertakariak eman egiten dira, gertatu egiten dira eta, pentsamendu edo gogo batek ezagutzen baditu ere, diren bezalakoak dira.
Hona hemen errealismo enpirikoaren tesia bete-betean.
Gertakarien egiak, bestalde, pluraltasunean ematen direnez, ez du zerikusirik suposaturiko totalitatearekin, ezta beste gertakarien egiarekin ere.
Hona hemen, bada, pluralismoaren tesia.
Abiapuntu bikoitz honek
Atomismo logikoa bilakabide filosofiko honen ondorio logikoa dugu.
Zertan datza atomismo logikoaren ontologia, eta zertan beronen analisiaren kontzeptua? Mintza bekigu Russell bera: (Ezagut eraziko dut)... doktrina-mota logiko bat matematikaren filosofiatik ateratzen dena, nire ustez, ez bide logiko hertsi batetatik, geroagoko gogoeta baten ondorio gisa baizik: doktrina-mota logiko bat, berezia eta jakina, eta beraren oinarrian, metafisika-mota jakin bat.
Proposatu behar dudan logika logika atomista da, Hegel-i nolabait segitzen diotenen logika monistatik bereizteko.
Nire logika
Ez dut pentsatzen, ezta inola ere, itxurazko aniztasuna Errealitate bereizgaitz bakar baten aldiaren desberdintasun batetara edo beronen zatiketa irrealen desberdintasunera murrizten denik.
Hemendik ondorioz ateratzen dena zera da: egin behar denaren parte handi bat metodo analitikoaren justifikazioan egongo dela nire filosofia mota hau justifikatzeko.
Eta aurreraxeago: Horra zergatik deitzen dudan neure doktrina
Horietariko batzu izanen dira nik
Garrantzizkoa da atomo hori analisi logikoaren atomoa izatea, ez analisi fisikoarena
(B. Russell:
Russell-en ontologiaz jabetzeko honako bi tesi hauek hartu behar ditugu kontutan: a) Hizkuntzaren eta errealitatearen artean egokitzapen isomorfikoa dago.
b) Errealitatea aditzera ematen duen hizkuntza, hizkuntza ideala da.